XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SORGIÑ GAIZTON IPUIE.

Nausampicirc;k bampecirc;lexe lampecirc;ngo andrea zana ezautu emeutzôn.

Geo andra gazte orrek gertaizo guzie kontau zônampecirc;n, atso zampacirc;r sorgiñ re, erriko plazampacirc; eaman-da, bertan erre emeutzoampecirc;n (Barandiaranen Obras Completas II) 327 or.

Esan ditugun sarrera-amaiera guzti honeetatik kanpora badago bereziagorik.

Hasiera batzuk esatekotan:
a) ERROKETXO TA AMA. Ipuina 4-7 (E. J. Azkue).

Beste asko bezela arrautza koskolez bizi omenziran ama ta seme .

Hemen ez da hoskidetasunik aurkitu nahi, le(g)ez/koskolez baina harritu egiten gaitu sarrera horrek.

Dana dala kontuan hartzeko da batetik LA CENICIENTA ipuinean (J. M. Barandiaranen liburua II 298 or.) protagonistak tremes azalak jarten dituala eta bestetik Azkuek emon eban ipuin sarrera: Zenbat arrautza jan dozuz?.

b) ERRELARI BAT ipuina 165.

Arratian, beste ibar askotan legez, komentu txiki baten bikariotzat fraide zar egoan, bere komentutik matxinada baten ondoren aterarikoa .

Munduan esan beharrean Arratian dino, beste askotan legez hori gehiago zehazten dau....

c) ZUZIDUN TXAKURRA. Ipuina 132.

Barakaldo-aldean, erriak euskeraz egiten eban aldian, norbait hilda....

Zerbait oso aspaldi gertatu zala adierazteko sarrera bakan eta bikaina, erdiragarria begitantzen jat.